IPUINAK
Hemen aipatuko ditugu klasean egindako bi ipuinak, lehena taldeetan egin genuen eta bigarrena berez ez da ipuin oso bat, baizik eta ipuin baten bukaera edo jarraipena
Olagarro Kankarro eta bere katarro
Bazen behin Kankarro izeneko olagarro txiki bat. Kankarro bere guraso eta hiru anai arrebekin bizi zen arrezife batean.
Kankarrok bizitza alaia bazuen ere osasun arazo bat zuen, izan ere 6 urte zituenean oso gaixorik jarri zen, katarro handi bat harrapatu zuelarik. Kankarrok sei hilabetez egon zen ospitalean baina azkenean pilula berezi batzuei esker sendatu egin zen. Hala ere, orduz geroztik eztula egiten zuen bakoitzean tinta zorrotada kanporatzen zuen bere inguruan zegoen guztia zikinduz. Horregatik, Kankarrok hau egiten zuen bakoitzean bere lagun batzuk barre egiten zuten, beste batzuk ihes egiten zuten eta gainerakoek Kankarro mintzen zuten irainekin.
Olagarro Kankarrok bazuen Puilu izeneko lagun mina, Puilu muskuilu txikitatik egon zen olagarro Kankarrorekin eta bazekien zein zen bere arazoa, baina defendatzen bazuen beste lagunek alde batera utziko zuten. Muskuilu Puiluren urtebetetze egunean lagun guztiak bildu ziren festa zoragarri batez gozatzeko. Festan era guztietako jokoak egin zituzten: harrapaketan ibili ziren, kanta batzuk abestu zituzten baino denek urtebetetze tartaren esperoan zeuden. Puiluren amak urtebetetze tarta ekarri zuenean denak mahai ingurura hurbildu eta “Zorionak zuri” abestu zioten. Abestiarekin amaitu zuten eta Puiluk putz egin behar zuen momentu berean, olagarro Kankarrok eztulka hasi zen. Nahi gabe egin bazuen ere, tarta, lagunak eta gela osoa tintaz zikindu zituen, festa guztiz hondatuz. Hori dela eta bere lagunak asko haserretu ziren eta haien artean hitz egin ondoren, adostu zuten Kankarrok ezingo zuela haien urtebetetze edo festetara gehiago joan.
Olagarro Kankarro etxera iristean, negarrez hasi zen, amak ikusi eta besarkatu ostean Kankarrok festan gertatutakoa esan zion. Arazoa ikusita ama Txarok medikura eramango ziola zin egin zion.
Bost egunetara, Kankarrok eta amak itsas triku Patxiku bisitatu zuten, herriko medikua. Amak bere semearen arazo azaldu ondoren, itsas triku Patxikuk aitortu zuen ez zegoela konponbiderik baina zapi bat edonora eramanez, lortuko zuela bere ingurukoa ez zikintzen. Hortik aurrera Kankarrok zapi batzuk eramaten zituen gainean, baino egun batean lagunekin zegoelarik zapia etxean ahaztu eta eztula egin zuen pareta baten kontra. Denak aho bete hortz geratu ziren paretan gertatu zena ikusi zutenean, bertan medusa Kakusaren erretratu bat zegoen. Momentu horretan lagun guztiak txaloka hasi ziren eta olagarro Kankarrok oso pozik jarri zen.
Olagarro Kankarro artista bat zenaren berria hedatu egin zen eta handik gutxira oso ospetsua bihurtu zen eta bere obrarik politena otarraina Lirainaren koadroa izan zen, bere musa izateko eskatu zion otarrain polit bat.
Horrela olagarro Kankarro konturatu zen, bere arazoa ez zela benetako arazoa baizik eta gauza harrigarriak egiten zituen abilezi berezi bat.
IPUINA BUKATU: ZAPI GORRIA
Bada emakumea 3 orduz egon zen komunean apaintzen, ilea, aurpegi margoa, belarritakoak…, bat batean konturatu zen bera ez zela halakoa, eta gizon edo emakume horrek benetan maite bazuen, bera benetan zen moduan maiteko zuela. Emakumeak aurpegian zuen margo gehiena kendu eta kolore gorria eman zizkion bere ezpainei, asko gustatzen zitzaiolako ezpainetako margoak, gainera zapi gorriaren kolore berdina zen, nolabaiteko toke erakargarria ematen ziona.
Atera behar zen momentu berean, bere bizilagunaren bisita jaso zuen, ahaztuta zeukan, gaur Mikel, bere bizilagunaren urtebetetzea zen, eta bera oparirik gabe, zelako burua. Atea irekitzean, Mikelek goitik behera begiratu zuen Sara, emakumea, eta irribarretxo bat bota zuen esanez: “Uste dut bestelako bisita bat espero zenuela ez?”. Sara Mikelen besoetan zegoen tarta begiratu eta urduri aurpegia jarri zuen, esanez “Ez bueno, bai, etxetik atera behar nintzen…”. Mikelek ez kezkatzeko esan zion, beste egunen batean ospatuko baitzuten bere urtebetetzea. Baina Sarak gogoratu zuen zer nolako urtebetetze pasa zituen Mikelen ondoan, zer nolako detaileak izan zituen Mikelek bere urtebetetze egunetan… eta ezezagun horrekin izan behar zuen elkarketa, bertan behera utzi zuen, zapi gorria lepotik kenduz. Sarak etxe barrura sartzeko adierazi zion eta Mikelek molestatu nahi ez zuenaren keinuak egin arren, irribarretxo batekin sartu zen. Sarak ez zuen janari askorik, baina Mikelek ekarritako tartarekin eta Sarak izozkailuan zituen Martini botila batzuekin nahikoa izan zen. Bi pelikula ikusi zituzten, bien artean krema eta txokolatezko tarta bukatzen zuten bitartean, bai eta Martini botilak ere. Gaueko bederatzitan Mikel zutitu zen eta etxera joateko keinua egin zion Sarari, baina Sarak ezetz esan eta beste plan bat proposatu zion; janaria etxera ekartzen zuen zenbaki batera deitzea eta gaua elkarrekin pasatzea, izan ere larunbata zen eta ez batak ez besteak ez zuten inolako plan hoberik. Mikel baietz esan eta etxera joan zen momentu berezietako gordeta zeukan ardo botilaren bila.
Oso gau polita izan zen, irribarreak, janaria, musika, ardoa, mahai jokoak…Baina den dena isiltasunean geratu zen, Mikel eta Sarak muxu bat elkarbanatu zutenean, biak gorritu ziren arren, ez ziren atzera bota eta gau osoa eman zuten muxuka eta muxuka.
Gaur egun, Sara eta Mikel elkarrekin bizi dira, Mikelen etxean. Gogoz gogoratzen dute elkarrekin igarotako gau berezi hori, hortik aurrera ateratzen hasi baitziren. Baina egun batean Sarak konturatu zen jada ez zituela inolako gutunik jasotzen eta erabaki zuen gutunen kontu hori Mikelekin elkar banatzea. Mikelek istorio hori entzutean, irribarretxo bat bota zuen, Sara zoratzen zuen horietako bat, eta honako hau bota zuen “Maitia, ni neu nintzen gutun horien idazlea, baina egun horretan ziurtatu nahi nuen ea nire urtebetetzeaz paso egingo zenuen ezezagun baten hitz politen preso izanez, baina, zure plana bertan behera utzi zenuenean, hura izan zen zure besoetara botatzeko eta zure bihotza lortzeko nire pasaportea, konturatu nintzelako nolabaiteko garrantzia nuela, zure bizitzan” . Sara aho bete hortz geratu zen, eta hitz polit horiek entzutean bazekien, Mikel zela maitasun gutun horien benetako jabea
Momentu horretatik aurrera, urtebetetzeak ez dira inoiz ez, arruntak izan eta ez dira tarta eta hainbat oparitan gelditu, urtebetetzeak baitira bikote honen egun berezienak.
DESKRIBAPENA
HAURTZAROKO ALTXOR BAT
Jarraian, nire haurtzaroan garrantzitsua izan den eta gaur egun garrantzitsua jarraitzen izaten den pertsona baten deskribapena egingo dut.
Egia esanda, ez da batere erraza zure bizitzan garrantzitsua izan den pertsona bat aukeratzea, asko direlako zure bizitzan arrasto bat utzi dutenak. Hori dela eta, nire bizitzan oso garrantzitsua izan den pertsona deskribatzeaz gain, nire bizitzan zehar gehien erakutsi didan pertsona deskribatuko dut; nire amona; Paquita Santano Tadeo
Ezaugarri fisikoei erreparatuz, nire amona jada arreta deitzen duen emakumea da, hori ez du esan nahi emakume altua denik, izan ere nahiko baxua da eta argal xamarra, hala ere geldirik ez dagoen emakumea denez, oso gihartsu dago, gaur egungo heldu asko baino gehiago. Esan nahi dudana da, nire amona oso tente eta firme ibiltzen dela, gazte baten antzera.
Gorputzari dagokionez, beso motzak ditu, bai eta gorputz enborra ere, hankak berriz, luze xamarrak ditu, hau da hankaluzea da eta hori, gaztetasun puntu bat ematen diona da. Gaur egun amona guztiak eramaten duten ile berdina du edo oso antzekoa, motz motza, lisoa eta erliebe xamarrarekin, kasko baten modukoa. Ez da inoiz ez ile apaindegi batera joan, berak apaintzen baitu bere, “apaindu” kontzeptuak jasotzen duen guztiarekin; moztea, tindatzea… Ilearekin jarraituz, txokolate kolorezko ilea dauka, baina uda aldera marroi ilunago batez tindatzen du.
Jarrai dezagun aurpegiaren ezaugarriekin, azal beltzarana dauka eta normala denez nire amonaren aurpegia zimurrez josita dago, zimurrez baino denboraren arrastoez, .Bertan bi begi handi marroiak kokatzen dira, betazal handiekin eta bekain fin batzuekin. Erdi erdian, sudur mako pekaduna eta kokotsaren gainean, ezpain fin eta arrosadunak, bat baino gehiagotan gorri kolorea hartzen dutenak, ezpain hauek aho txiki baten sarrera dira, hortz txuri eta zuzenak jasotzen dituztenak. Aurpegiaren alboetan bi belarri handi xamarrak ditu, denborarekin behera egin dutenak eta beti bi belarritakoez apainduta daudenak . Ezaugarri fisikoekin bukatzeko esan beharra daukat, 76 urte izateko, emakume puska dela.
Izaerari dagokionez, oso pertsona alaia, ez zaizkio liskarrak batere gustatzen, baina liskar batean sartzean, ezin zaio ezer esan, non nahiko burugogorra den. Oso arduratsua da eta maniaren bat du garbitasunarekin, dena bere tokian eta garbi baino garbiago egon behar delako. Ez zaio batere gustatzen sofa batean botatzea, mugimenduan egon behar da, gimnasia egiten, aquagym, yoga…
Ez da inoiz ez eskolara joan eta ezagutzen dudan pertsonarik jakintsuenetariko bat da, 4 edota 5 liburu irakurtzen ditu astero, bere lexikoa handitzen duena. Poesiak idazten ditu, nire ustez, kalitate handiko poesiak, sari bat baino gehiago jasobaitu. Bestetik oso azkarra da eta langilea da. Ezin dezake ez dakit zenbat formula azladu eta gogoratu, baina naturako animali guztiak ,landare guztiak eta bestelako gauzak guztiak ezagutzen ditu, naturan hazitako pertsona bat baita. Honekin batera gerran aditua da, bere bizitzako urte askok gerran eman baitziren, hori dela eta bere kabuz ikasi zuen irakurtzen eta idazten eta bere anai-arreben artean handiena zenez 8 haurrez kargu egin zen bere bziztzaren zati handian, bere ama hil egin zenean.
Denok dakigun moduan, txikia zarenean denbora gehiago pasatzen duzu zure aiton-amonekin zure gurasoekin baino. Hau ematen da garai horretan, gurasoek lan egin behar dutelako eta aiton-amonek, gehienetan ez. Haurtzaro guztia pasa dut nire amonaren etxean, bere janaria dastatzen, bere abestiak entzuten, bere kondairak gogo handiz jasotzen eta bere maitasuna guztiz barneratzen. Orain dela urte batzuk konturatu nintzela ze nolako emakume indarra izan den. Bere bizitza etengabeko biziraupeneko borroka izan da eta zorionez gaur egun, bere bake eta errekonpentsa urteak nirekin elkarbanatzeak benetako luxu bat da., badakit esan dudan guztia ona dela, baina ez dut inolako gezurrik esan eta ezin dut nire amonaz kritika txarrak egin, ez baititut aurkitzen. Beraz, nire amonaren deskribapena egitea erabaki dut , nire haurtzaroan oso garrantzitsua izan zelako , baina gaur egun, gehien miresten dudan pertsona izaten jarraitzen delako.
NARRAZIOA ATSOTITZEKIN
EZER EZ DA BETIKO
Aitona Mikel bere alaba Ixoneren etxean dago, Anttonen urtebetetzea baita bere biloba txikiena. Mikel bilorik gabe mintzatzen da guztien aurrean (emaztea barne) bere lehen maitasun istorioa kontatzen duenean eta momentu zehatz bat gogoratzean malkoen preso bihurtzen da.
“Betiko ordua zen, betiko tokia, baina Eleneren arrastorik ez..arraro xamarra. Duela bost hilabete ezagutu zirela eta oraindik ez zekiten zer esan jendearen galderen aurrean “Bikotea zarete?” horrelako egoeretan biak mutu geratzen ziren, eta entzun eta isil baiezko borobil. Mikelek ez zuen bizitza erraza izan, 12 urte zituelarik aita hil eta ama depresioan sartu zenean, asko saiatzen zen aitaren hitzak gogoratuz “Badakizu Mikel ogi gogorrari hagin zorrotza”. Bere 16. urtebetetzean Elene ezagutu zuen, azken hau ikastolan sartu berriko neskatoa zen, beste nesken estilotik aldentzen zena eta klasean sartu bezain laster Mikelek begiz jo zuen. Elkar ezagutu ziren talde-lan bat egin zutenean, momentu horretatik aurrera, egunero ikusten ziren, irribarreak, muxuak, negarrak… Mikelek gauero esaten zion bere buruari “Elene maitea, non ezkutatzen zinen orain arte?”
Betiko lekua. Betiko tokia, amaren mezu berria; “Mikel, Eleneren gurasoak deitu dute, istripu bat izan du zurekin elkartzear zegoelarik, NON ZAUDE ZU?! Txiki, deitu nazazu oraintxe bertan.”
Mikelek alkandora bustirik dauka Antton txikiak zapi bat eskaini dionean. Mikelek Antton bere belaunen gainean eseri eta esan du ozenean, “entzun mesedez; batzuetan asko kostatzen zaigu ulertzea gure bizitzan agertzen diren pertsona batzuk ez direla betirako geratzen, bere eginkizuna bizitzan zure mundua aldatzea delarik, mingarria eta aldi berean atsegina den sentimendu bat utziz,”. Festa bukatu egin zen eta ausaz edo ez, hori izan zen Mikel bere ilobaren urtebetetzean egon zen azken urtea, izan ere ezer ez da betiko.
TESTU IRUZKINAK
Testu iruzkina: Min aringarria
Eneko Bidegain
Atalak:
- Egokitasuna
- Kohesioa (garranntzua duten hitzak azpimarratu)
- Koherentzia (zein den zati bakoitza eta zati horien ideia nagusiak)
- Zuzentasuna
- Estilistika
Testu honetako egilea, Eeneko Bidegain da, Iparraldeko zonaldekoa, Berria egunkariako idazlea da eta zutabelaria da.
Testu hinen azterketarekin hasteko, esan beharra dugu, ena pluralean dago eta 1. Pertsonenan idatzirik dago, kontuan hartu behar dugu 3. Pertsona ere erabultzen dla, baina ohikoa ez denez ez da aipagarria, bestetik kontuan hartu behar dugu hainbat argudio ematen diela non aipatutako pertsona horiek ohikoak diren . GU aztertzerakoan, esan beharra dugu, euskaldunoi zuzentzen dela edo behintzat euskaldun bati, hartzaile moduan hartuko genukeena, euskaldun bati zuzenduta egotearen arrazoi nagusia testua euskaraz idatzita dagoela. Zehaztasun gehiago emateko, esan genezake Berria irakurtzen duen euskaldun bati zuzenduta dagoela, bai eta kezka bera duen euskaldunari. Baina ez bakarrik hartzaieei baizik eta igorleari ere, “gu” igorle bera inplikatzen baitu. Ezaugarri horrek hurbiltasuna transmititzen dute.
Bestetik, aipatu behar dugu, testuaren edukiei dagokionez, nolabaiteko jakintza maila behar da, behintzat ulertzeko zein izan zen Iparraldeko eskolek eta erakundeek pasa zuten egoera, azken denboretan bai eta hango ezaugarri lexiko batzuk (sehaska). Beraz esan dezakegu ez dela mundu guztirako testu bat, bestela konplexutasun maila bat izango zuten hitzen azalpan egongo luke.
Erregistroari dagokienez, hiru gaiza aipatu beharko dira ahozkoa edo idatzizkoa, beste aldetik ; formala, kolokiala edo estandarra den eta azkenik zenbaterainoko den erregistroa; orokorra edo espezifikoa.
Testu hau, idatzizko testu estandarra dela esan dezakegu, bere lexikoari erreparatuz. Izan ere ez dira aipatzen kolokialismorik ezta hezkuntza formalakoa. Bestetik orokorra da, izan ere euskararen gaiaren barruan ez ditu ezpezifikotasuna tranmititzen dituzten hitzak aipatzen, orokortasunaz baliatzen delarik. Izan ere, espezifikoa izateko, espezifikotasun maila bat izatea eskatzen du eta testu horretan ez da betetzen aipatutako maila hori.
Modalizazio oso lotua dago eilearen presentziarekin eta bertan egilearen presentzia nabarmena bada, testua oso modalizatua legoke. Gure testuari erreparatuz, argi dago modalizatua da, iritzi testua baita, bestetik egileak erabiltzen dituen pertsonak, modalizazioaren ezaugarria da, bai eta honek lehenengo paragrafoetan erabiltzen dituen galdera erretorikoak. (Metaforak ere modalizazio kontua da baina estilistikan sartuko ditugu)
Testu hau, hiru zatitan banatzen da, (lehengo bi paragr. Ondorengo biak eta azkenekoak). Lehenik eta behin aipatzen du, ustezko laguntzak ez direla laguntzak, nebetakoak ez direla eta zein de Frantziren modu hori guri sinistarazteko zein den egoera hori eta honekin batera sarreran aipatzen dituen ideiei bueltak ematen dizkio. BUkaerako zatian berriro hasierako ideiak aiatzen ditu eta euskaldunek estrategigkoki egiten dugunari kritika egiten dio eta abertzaileei deia egiten die.
Kohesioari dagokionez, errepikatzen diren ideai horiek lotura bat iza beharko dute. Adibiez gre testuari erreferentzia eginez “bai” hori, lehen aipatutako galdera erretorikoei erantzun moduko da, hala ere galdera horiek ere lotura ematen diote testuari. “Euskaldun, Euskara, arrotza” hitzak asko errepikatzen dira, nolabaiteko garrantzia emateko euskararen giro honi. Betsetik, bestelako hitzak aipatzean , adibidez basamortu, honi lotutako hitzak jarraitzen dizkiote (ura, harea…)
Bukatzeko esan behar da, testu honek kontuan hartzen duelala hartzailea bete-betean, paragrafo qanitzak baitaude, nolabaiteko erraztasuna ematen duena irakurketa batentzako eta asko erabiltzen direla, hartzailearen arreta deitu dezaketenak eta ezaugarri estilistikotzat hartzen ditugunak.
Nekea
Ander Lipus
Nekea” testuaren hartzailea Ander Lipus da, aldizkari honen idazle ohia, berez Ander Lipsus urte asko darama eginkari honetan idazten eta testu honetan idazten duena, ”agur” baten modukoa da, bere artikuluaren bukaeran ikusten dugun moduan“agur esateko ordua iritsi da”. Idazle honekin jarraituz, Antzerkilari Euskaldun ospetsua dela esan dezakegu. Egunkari hau a bere esaldiaren bidez. Astekaria da non Lipsus jaunak astero idazten duen, baina esan bezala hau bere azken artikulua da.
Argia berez euskarazko egunkaria da, non lehenik eta behin, Lipusek idatzitako testua euskal munduari zuzenduta dago, baina ere begiratu edo hausnartu beharko genuke politika eremuari egindako kritikari, bestetik gobernuko kideei eta testu honetaz “nolabaiteko interesa” duen pertsonei zuzenduta dagoela. Hala ere, Argia egunkariaren irakurle guztiei zuzenduta dago ere, edo berez idazle honen artikuluak gustuko dituen pertsona orori. Esan beharra dago bat baino gehiagotan, Lipusek hartzaileari erreferentzia egiten diola, modu desberdinetan “Eta guztiok dakigu” “Hori bai, gure politikariei ez diegu inoiz entzungo euskal antzerkia krisian dagoenik.” eta bestelakoak. Modu honetan bere pentsamenduaren “konplizea” egiten zaitu edo nolabait lortzen du bere ikuspegia hartzea eta kritika bera edo antzekoa izatea, bere egoera bera jartzen baitzaitu.
Lipusek lortzen du gertutasun hori, 1. pertsona plurala erabiliz batik bat, ei da bestelako aditzak daudela baina ez dira hain azpimagarriak eta ez dute lortzen garrantzi handiko aldaketak testuan zehar, 1. pertsona plurala bezala. Bestetik hainbat galdera egiten ditu hartzaileari begira, honekin ere lortzen du hartzaile eta bere harremana estuagoa izatea eta bere helburua lortzea. Hasierako “Badakit” hori harridura ikurraz adierazita, sarrera ezin hobea da, arreta deitzen baitu eta sartzen duelako hartzailea testuaren egoera bete-betean. Arreta deitu dezakeen edo behintzat erakargarria izan daitekeen beste ezaugarri bat, hitz baloratiboak dira, hala nola nekea, bost axola, usteldu, krisialdia, argi dago…
Testuaren egiturari dagokionez, esan dezakegu testu hau nahiko ondo egituratua dagoela eta bere paragrafoen antolaketa errazten dutela “Nekea”” testuaren irakurketa, hiru zatitan banatuta dago; lehenik eta behin lehenengo paragrafoa sarreratzat hartzen duguna, bertan azaltzen da politikariei zuzendutako kritika moduko bat eta honekin batera antzerkigintzak sufritutako krisia, bestetik hurrengo 4 paragrafoetan bigarren zatia dago, ikus dezakegun moduan zati luzeena, hemen antzerkigintzari buruzko arlo desberdinetaz mintzatzen da, batez ere bere egoeraz mintzatzen delarik. Azkenik 6 paragrafoa, lehen esan dugun moduan “agur” moduko bat da, zapore gozo-gazia uzten zaizuna “Argia” uzten duelako, hala ere bere helburua izan daiteke hori ere, irakurleari zapore gozo gazi bat uztea, erreflexu hartzera bultzatuko diona
Beraz esan bezala, ez da ulertzeko zaila,, lagunarteko espresio eta hiztegia erabiltzen da eta bat baino gehiago ez-zuzentasunak ematen dira, arlo formaletik guztiz baztertzen duena. Hainbat hitz daude nolabaiteko zailtasuna izan dezaketenak baina irakurketa oztopatzen ez dutena. Beraz kontuan hartuz ezaugarri hauek eta bestelakoak esan dezakegu erregistroa kolokiala dela, espresio estandarrak batzuk daude, bai eta formalak kontsideratu ditzakegun hitz batzuk, baina berez testua eremu kolokial batean mugitzen da.
Azkenik argi dago testu honen kanala paperezkoa dela eta esan beharra dugu oso testu modelizatua dela, emandako hainbat ezaugarriengatik eta hori dela Lipusek hartutako hezkuntza estrategietako bat, bere helburua lortzeko eta aldi berean bere “agur” hori zabaltzeko
TESTU MOTAK
ARGUDIO TESTUA
Entzuten ohi duzu Euskararen melodia?
Gaur egun, Nafarroako kaleetatik ibiltzean, ez zait euskararen melodia belarrietatik sartzen, bestelako melodia bat heltzen zait, jada nafartar gehienak barneratu duten melodia ; Erdera. Etengabeko soinua, erdera, erdera... 1995-2014. urteen arteko euskararen erabilgarritasunaren ikerketa batzuen erantzunetan oinarrituz, esan dezakegu euskararen melodia Nafarroan, bere soinua galtzen ari duela, bere intentsitatea bere INDARRA ETA BOTEREA eta horrela jarraituz gero ezin entzun ibiliko gara, bere soinua behin betiko ahaztu arte. Hori da nahi duguna?
Bat-batean eman den arazoari buruz ari gara? Bada sentitzen dut, ez; ezin dugu eztabaidatu arazo hau arrastaka eraman dugula duela urte asko eta askoz eta zenbakietan oinarritzen ari gara eta ez iritzietan , izan ere, 1991.an %63koa zen etxeko euskaldunen kopurua eta hogeita bost urte geroago berriz %40koa . Kanpainak egin dira, erakunde berriak sortu dira, euskara sustatzeko jarduerak egin dira eta esan dezakegu momentu batean edo bestean Euskararen melodia mantendu egin dela bere intentsitatea neutroa izan delarik.
Aipatutako jarduerak martxan jarraitzen dute eta behar bada ez da nahikoa. Duela egun pare bat Euskararen eguna ospatu zela, Altsasuko Zelandi eskolan bai eta IƱigo Aritza Ikastolan ere ta Altsasun bezala Nafarroako eta Euskadiko beste lurraldeetan ere . “Euskararen eguna” diote, baina kontzeptu hau ez dugu denok modu berean hartzen, batzuk hurrengo idea daukate egun berezi honi buruz: “Gaur euskaraz hitz egingo dut, Euskararen eguna delako, bihar jada jai “. Baina beste batzuk honako ideia : “Gaur Euskararen eguna da, gure hizkuntzaren presentzia ospatzeko festa, baina gaur bezala bestelako 364 egun euskaraz ere”. Alde handia dago pentsamendu bat eta bestearen artean…Zergatik? Ba pertsona batzuendako Euskararen eguna 365 egunetatik bat delako eta besteentzako Euskararen eguna 365 egunak dira eta haietako bat bere sorrera ospatzeko eguna da, non kokatzen zara zu?
Hemendik dator Euskararen melodiaren galeraren jatorria, nola ba ez da galduko hizkuntza bat, hura hitz egitea jada, betebehar hartzen badugu? Ez, Euskara ez da betebeharra, norbanakoak ikusiko du zer hizkuntzan mintzatu nahi den eta zer hizkuntza mantendu nahi duen bizi.
Esan dudan moduan, jarduera asko egin dira euskara sustatzeko, baina erreparatu dezagun jarduera horiei… Zergatik ematen dituzte hain emaitza on gutxi? Zuk egien dituzu jarduera horiek etengabe? Bada jarduera horiek ez daudelako gure egunerokotasunean. Ondo dago Euskararen festa bat ospatzea, Euskarari buruzko bilera batera joatea… Baina hori da egunero edo aldiro egiten ditugun jarduerak? Ez, behintzat ez da nire kasua. Polikiroldegiko jarduerak, denda batera joatea, okindegira joatea, kafetegi batera joatea…horiek dira gure egunerokotasunean sartzen diren jardueretako batzuk, eta gaur egun, aipatutako oso gutxik eskaintzen dituzte euskarazko zerbitzuak. Azken finean horiek dira benetan nolabaiteko jarrera aldaketa eragin dezaketen jarduerak eta egunero euskara maila hobea eta hobea izatea eragin dezaketenak. Edozein tokira joatea, Euskaraz zerbait eskatzea eta behin eta berriz Erderaz jasotzea zure erantzuna, sekulako motibazioa galera suposatzen du. Galtzailea zu zeu zarelako.
Honenbestez, Euskararen melodia zoragarri hori galdu ez dadin, has gaitezen guk bere bolumena igotzen, berez, Euskararen egoera larri honetaz konturatu ez direnen belarriei melodia hau iristeko, melodia hau sustatzeko. Nola? Dakienak hitz egiten eta ez dakienak ikasten. Gorrak egin nahi direnak gorra bihurtu daitezen eta bakoitzak dantzatu dezala bere barruan sentitzen duen melodiaren arabera! Eta zu... dantzatzeko prest zaude?
ARGUDIO TESTU BATEN AMAIERA
Hemen aurkitugo gara Euskarari buruzko testu baten bukaera bat, erabaki dut hemen jartzea, berez testua aztertzeko testu bat zelako eta testu hauen artean sailkatzen da bere irizpidei jarraituz eta azken aurreko testuaren bukaera “asmatuta” dela kontuan hartuz.
EUSKARA ARRISKU EGOERAN?
Egoera honetan aurkitzen gara, odolik gabe eta esku batek gure hizkuntza itotzen duelarik, esku batek edo esku bat baino gehiago.
Antzinatik Euskara bigarren ikuspegi batetik ikusi da eta bertan aurkitzen da gaur egun, bigarren ikuspegi batean. Egia da Frantziak ez duela laguntzarik ematen eta oztopo bezala hartzen dugula, hori dela eta gobernuak atera beharko du euskara, gaur egun aurkitzen den zulo horretan, baina gobernuak bakarrik? Guk geuk gara isotrio honen pertsonai nagusiak eta gure indarra da euskarak jaso dezaken laguntzarik handiena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina